Ikastolako 28. Antzerki Topaketak egingo dituzte Baztartxo aretoan

Joan den urteko topaketetan Baztartxon eginiko emanaldi bat./
Joan den urteko topaketetan Baztartxon eginiko emanaldi bat.

J. S. AZKOITIA.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI eta bertako Udaberri Guraso Elkarteak antolaturiko 28. Antzerki Topaketak egingo dituzte Baztartxo Antzokian.

Ikasturte osoan zehar prestaturiko obra eta lanak eskainiko dira hurrengo maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean. Ostiraleko emanaldiak ikastolako umeei eskainiko dizkiete.

Ekainak 1, larunbatekoa, goizeko 11.00etan hasita, herriari eskainitako saioa egingo dute. Sarrera doakoa izango da, eta joaten direnak, sei antzerki lan labur ikusi ahal izango dituzte.

Ordu eta erdi iraungo du ekitaldiak eta antzerki lanak ikustera gonbidatu nahi dituzte herritarrak.