Igandean hasiko da Korrika Kulturalaren egitaraua

Anaitasuna Mendi Bazkunarerekin, mendi irteera egingo dute

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Korrika Kulturalaren egitaraua igandean hasiko da Azkoitian. Hilak 17an, Anaitasuna Mendi Bazkunaren laguntzarekin mendi irteera egingo dute 'Hiru herri, helmuga bat' lelopean. Azkoitia, Azpeitia eta Zestoatik abiatuta, Xoxoteko aterpetxean elkartuko dira 11:00etan, hamaiketakoa egiteko. Izen- ematea Azkoitiko AEKn, Zurt, Zakela eta Etxe-Aitz tabernetan egin daiteke. Haurrek ikastetxeetan ere izango dute aukera izena emateko. Izena emandakoak Balda Plazatik abiatuko dira 09:00etan, eta 09:30ean Aittolako aparkalekuan elkartuko dira.

Hilaren 24an, Anaitasuna- Deusto Donostia mutilen Ohorezko Mailako futbol partida jokatuko da Txerloian. Atsedenaldian Korrika Txikia egingo da. Sarrera 7 euro eta Korrika-laguntzaileek 5 euro.

Hilaren 29an Koreografia lehiaketaren finala eta sari banaketa egingo dira. 18:00etan, Elkargunean, bost bideo finalistak proiektatuko dira, eta ikusleek bozka emateko aukera izango dute. Hilaren 30ean, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian, Korrika petoarekin helmugara iristen den lehenak saria izango du. Hau da, Mikel Uria jatetxean bi lagunen- tzako bazkaria.