Borrar

Azkoitia

Ibai-Ondo backyard erronka irabazi du Imanol Alesonek

S. U.

Azkoitia.

Lunes, 14 de abril 2025, 19:54

Ibai-Ondo backyard erronka irabazi du Imanol Alesonek. Euskadin lehen aldiz jokatu da proba, Usurbilgo Santuenea auzoan; joan-etorriko ibilbide bakarra zuen, 6,7056 kilometroko eta 20 metroko desnibelarekin. Parte-hartzaileek 60 minututan osatu behar zuten ibilbidea, eta ahal zuten beste aldiz. Itzuli bakoitza aurreko itzulia hasi eta ordubetera zen, eta garailea buelta gehien egiten zituena izango zen. Hain zuzen ere, Imanol Aleson azkoitiarra izan da azken lasterkaria eta ibilbideari buelta gehien eman dizkiona, 41 itzuli guztira.

250 kilometro 40 ordutan

Azken itzulia bakarka egin zuen, bigarren sailkatua, Igon Mancisidor zumaiarra, 40. itzulian erretiratu baitzen. Hala, Aleson Euskal Herri mailako marka ezarri du: 40 ordutan 250 kilometro egin ditu guztira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibai-Ondo backyard erronka irabazi du Imanol Alesonek