Hitzaldia eta ate irekiak bihar eta etzi Haur Eskolan

AZKOITIA.

Bihar 18:00etan, hitzaldia antolatu du Xabier Munibe Haurreskolak. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da. Gaia, '0-3 urteko haurren elikadura' da eta hizlaria, Libe Garmendia dietista eta nutrizionistak emango du. Gonbitea gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago. Bestalde, ate irekiak egingo dira asteartean, 18:00etan, bertako eskaintza ezagutzera emateko xedez. Matrikula epea maiatzaren 2tik 10era izango da. Edonola ere, kontutan hartu behar da matrikulazioa urte osoan zabalik dagoela. Edozein zalantza argitzeko tel. 943 080 737 - azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus.