Hirugarren mailara igotzeko ezinbesteko pausoa Txerloian

Neskak Leioan izango dira gaur./
Neskak Leioan izango dira gaur.

Zaleen babesa eskatu dute partidarako eta kamiseta edo bufanda gorriarekin joaten denak sarrera doan izango du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Aurten, Ohorezko mailako bigarren sailkatuak Hirugarren Mailara igotzeko aukera izango du; Anaitasuna dago postu horretan eta mantendu nahi du igoera lortzeko. Gaur 17:00etan, Aretxabaleta hartuko dute Txerloian, eta klubak, partida prestatu nahian, harmailak eta zelaiaren inguruak gorriz koloreztatuko ditu.

Jokalariek zaleen babesa eskatu dute gaurko partidarako, eta klubak 700 puxika gorri banatuko ditu harmailetako aulki bakoitza betetzeko asmoarekin. Jokalariak ereserkiarekin batera zelairatzen direnean eta gol egiten dutenean astintzeko izango dira puxikak. Puxikekin harmailaren garrantzia azpimarratu nahi du klubak, hasieratik amaitu arte garrantzitsua izango delako zale gorrixen bultzada. Gainera, kamiseta zein bufanda gorriarekin zelaira etortzen denak partidua ikusteko sarrera doan izango du.

Neskak, Kopako ibilbidean

Gaur Euskal Ligako neskek Kopako ibilbidea hasiko dute, Leioako Sarriena zelaian. Leioako Emakumeak taldearen aurka jokatuko dute lehen kanporaketa, 15:30ean. Neskek aurrera eginez gero, Derio-Eibar kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko dute, Txerloian.

Bestalde, Klubak gogorarazten du zabalik jarraitzen duela Zuzendaritza Batzorde berria osatzeko deialdiak.