Borrar
Elkargunean izango da eta 12 saltokik hartuko dute parte. SUDUPE
Herrixen merkatari elkartearen  IX. Outlet azoka gaur hasiko da

Herrixen merkatari elkartearen IX. Outlet azoka gaur hasiko da

Zaintza zerbitzua egongo da larunbat eta igandean 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat eta larunbatean puzgarriak

DV

AZKOITIA.

Viernes, 23 de febrero 2018, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Herrixen merkatari elkartearen IX. Outlet azoka gaur hasi eta asteburuan zehar egingo dute. Elkargunean izango da eta herriko 12 saltokik parte hartuko dute bertan: Pitxin, Trukebai, Arantxa, Idurre, MunduEko, Lirain, Maina, Bego, Munibe, Soul, Yoko Kirolak eta Bego.

Gutxienez hamar euroko erosketak egiten dituzten bezeroi zenbaki bat emango diete (zenbaki bakarra pertsonako) eta igandean, 12:00etan hasita, sariak zozkatuko dituzte. Zenbaki saridunen jabeek bertan egon beharko dute, saria jaso ahal izateko. Bestela, beste zenbaki bat aterako da jabea agertu arte

Zaintza zerbitzua egongo da larunbat eta igandean 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzako eta larunbatean puzgarriak jarriko dituzte goiz eta arratsalde.

Ordutegi honetan zabalduko dute; gaur 17:30etik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara; eta, igandean, 10:00etatik 14:00etara.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios