'Herrixen' Azkoitiko dendarien elkarteak berriz saritu ditu bere bezeroak

Dendariak zozketatutako afarien irabazleekin. /  SUDUPEPE
Dendariak zozketatutako afarien irabazleekin. / SUDUPEPE

J.S.AZKOITIA.

Uztailean herriko dendetan erosketak egin dituztenen artean, 12 afari zozketatu ditu 'Herrixen' dendarien elkarteak honako jatetxe edo tabernatan kontsumitzeko: Joseba Jatetxea, Isidro Erretegia, Laja Jatetxea, Iturri Jatetxea, Mikel Uria Jatetxea, Errexil, Ttakun, Etxe-Aitz, Orbela, Koxka, Batzokia eta Zurt.

Irabazleek 60 eurotan baloratutako txartel bat jaso dute tokatu zaien jatetxe/tabernan trukatu eta otordua egiteko.

Bestalde, abuztuak 1etik hil bukaera arte, herriko dendetan erosketak egin eta papertxo bat betetzeko aukera izango da.

Papertxoa dendetan egongo diren buzoietan sartu eta irailak 2an zozketatuko duten bizikleta elektriko baten zozketan parte hartzeko aukera izango da.

Bizikleta Rural kutxako erakuslehioan izango da ikusgai hilabete osoan. Esan behar da, Azkoitia txartela eskatzeagatik ere papertxoa betetzeko aukera izango dela zozketan parte hartzeko.