
Azkoitia
Herriko hiru bertsolari eta Gipuzkoako txapelduna ariko dira gaur bertsotanSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Herriko hiru bertsolari eta Gipuzkoako txapelduna ariko dira gaur bertsotanS. U.
AZKOITIA.
Miércoles, 5 de marzo 2025, 20:46
Udaleko Berdintasun arloak bi ekitaldi nagusi antolatu ditu Martxoaren 8aren bueltan, 'Eutsi lortutakoari eta ekin aurrera!' lelopean. Lehen ekitaldia gaur arratsaldean eskainiko da eta bertso saioa izango da. Lau emakume bertsolari izango dira oholtza gainean: Alaia Martin Etxebeste, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta eta Eneritz Artetxe Eizagirre. Herriko hiru bertsolari eta Gipuzkoako txapelduna ariko dira bertsotan. Bertso saiorako sarrera irekia eta doakoa da. Hitzordua iluntzeko 19:00etan izango da Elkargunean.
Bigarren ekintza Martxoaren 8an eskainiko da, eta dantzak hartuko du protagonismoa. Kimua dantza kolektiboak genErorAntz ikuskizuna aurkeztuko du. Baztartxo antzokian izango da 19:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude jada lehiatilan edota www.entradium.com atarian.
Genero ikuspegiaren inguruko emanaldi originala bezain berritzailea da. Gaur egun, eremu eta arlo ezberdinetan bizitzen ditugun egoerek sortzen dizkiguten loturak, kateak eta ezinegonak nola baldintzatzen gaituzten eta sortzen dizkiguten ondorioak ikusaraztea du helburu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.