Herriko hainbat gunetan eman daiteke izena Euskaraldian parte hartzeko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Euskaraldia gertura-tzen ari denez, herriko hainbat gunetan izena emateko aukera dago. Herritarrek bi bide dituzte izena emateko. Alde batetik, online egin daiteke www.euskaraldia.eus orrian sartuta. Bestetik, helburu berarekin herriko hainbat tokitan izen-emate orriak eta kutxak jarri dira. Izena ematerakoan adierazi behar da Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko den. azaroaren 23tik abenduaren 3ra, partaide bakoi-tzak identifikaziorako txapa bat eramango du soinean. Txapak Torrezuri aretoan banatuko dira azaroaren 19-20-21 eta 22an. Txapa jasotzeko derrigorrezkoa da aurrez izena emanda izatea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos