Borrar
Eguerdiko erraldoi eta buruhandien kalejiraren ostean, Herriari eskainitako ohiko Aurreskua dantzatu zuten plazan Udalbatzako kideek eta dantzariek.
Herriari eskainitako ohiko Aurreskua

Herriari eskainitako ohiko Aurreskua

Jubilatuen meza izango da gaur parrokian eta ondoren, anai-arreben arteko bazkaria Loiolan |

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA

Sábado, 17 de agosto 2019, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

. Udalbatzaren ekitaldi instituzionalei bukaera eman zitzaien atzokoan. Eguna, Eltziegoko dultzaineroen eta Txalkor txistulari taldearen kalejirarekin hasi zen eta meza nagusiaren aurretik, Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo zuen.

Meza nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Parrokiko eta Iraurgi abesbatzek Miguel Mª Azpiazuren 'Misa Brevis' abestu zuten lau ahotsetara. Eskaintzan Karl Jenkins-en 'Ave Verum' lau ahotsetara eta 'Aita Gurea Madina' bost ahotsetara. Bakarlari lanetan Maria Pilar Aldalur aritu zen. Jaunartzean, Haëndelen 'Poz abestia' abestu zen Lourdes Sudupe bakarlari gisa zelarik eta bukaeran, 'Urrategiko Ama Birjinari Agurra'. Organoan Jose Luis Francesena aritu zen eta zuzendari lanetan Inazio Alberdi.

Eguerdiko erraldoi eta buruhandien kalejiraren ostean, herriari eskainitako ohiko Aurreskua dantzatu zuten plazan Udalbatzako partaide batzuek.

22:00etan, idi demen herriko probalekuan XI. DIVA-SAT Idi dema saria hasiko da

Ondoren, festatako bigarren kontzertua eskaini zen Kontzejupean Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroekin. Atzo ere, haur eta gurasoen bazkariaren txanda izan zen. Umoretsu eta alai ospatu zuten Ikurrinaren Plazan, eta ondoren umeentzako jolasak antolatu zituzten.

Ondorengo Balda Plazan gazteentzako jolas dinamikoak egon ziren eta arratsaldean ere, eliz atarian, adin guztientzako 'Diskopuntx' ikuskizuna aurkeztu zen.

Iluntzean, 'Plaza Dantzak' izan ziren eliz atarian, Sahatsa Dantza taldeko kideekin eta herritarrekin. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, joan den hilaren 8an entsegua egin zuten Baztartxo antzokian, eta atzo, ordu erdi lehenago ere pausoen errepaso-ikastaroa egin zuten eliz atari bertan.

Eguna bukatzear zegoela, Baztarrikaldetik, Zaragozana Piroteknia etxearen eskutik, suzko errobera ikusgarriak argiztatu zuten zerua, eta azkenik, plazan, Modus Operandis talde ezagunaren kontzertua eskaini zen plazan.

Gaurko egitaraua

Goizeko 9:00etan, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVIII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilu jartzea, Torre Zurin. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira bertan.

Goizeko 9:30ean, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira hasiko da eta ordu berean, Gipuzkoako Blonda lehiaketa Plaza Berrin.

Goizeko 11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira eta 12:00etan, Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:00etan ere, herri kirol jaialdi bikaina eskainiko da plazan, aurkezlea Juanjo Sagastibeltza izango delarik. Aizkolariak: Txikia IV, Otaño, Larrañaga eta Eloy Corchero. Harri-jasotzaileak, Goenatxol III, Guzta eta Udane Ostolaza.

12:30ean, jubilatuen meza parrokian eta 14:30ean, jubilatuen anai arreben arteko bazkaria Loiolan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrek omenduko dituzte.

Arratsaldean berriz, 17:30ean, 'Txiki Chef' tailerrak eta 'Retro Jokoa' izango dira Herriko plazan eta 18:00etan, Dantzari Bikote Gazteen Txapelketa Baldan.

19:30ean, Inazio Iriarte XXXVIII. Margo Lehiaketaren sari banaketa egingo da Torre Zuri erakustokian.

Gaueko 22:00etan, Elustondo anai-arrebekin erromeria eskainiko da Balda plazan eta ordu berean, Andramaixetako egitarauan, idi demek bere tokia dute. XI. DIVA-SAT Idi dema saria, herriko probalekuan hasiko da. Hiru egunetan zehar idi dema saria jokatu da gaueko 22:00etan hasita Gurea frontoiko probalekuan. Guztira, bederatzi uztarri arituko dira eta «denak espresuki Azkoitira etortzeko gonbidatuak dira, goi mailako idiak baino ez dira arituko Andramaixetan», dio Aitor Aizpuruak, Azkoitiko Probazale Elkarteko kideak. Egunero pisaketa lanak goizeko 10etan burutuko dira 'Excavaciones Lagunak'-ek dituen instalazioetan, eta probak 1.850 kiloko 'Diva' harriarekin egingo dira. Uztarriek, 1.100 kilotik gorako kilo bakoitzeko, kilo eta erdiko gainkarga eramango dute. Proba ordu erdikoa izango da partaide bakoitzarentzat eta itzainak libreak. Gaur da lehen saioa eta bertan, P. Arzadun (Aia), Garagartza (Laukiz) eta Telleria (Lasarte) uztarriak arituko dira.

Egunaren amaieran, gaueko 23:00etan, hain zuzen ere, Suzko zezena ibiliko da Balda plazan eta gero erromeriak jarraituko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios