Herriari eskainitako aurresku dotorea

Txalkor txistulari taldeak lagunduriko ohiko Aurreskua dantzatu zen atzo eguerdian Herriko Plazan. / ARGAZKIAK SUDUPE
Txalkor txistulari taldeak lagunduriko ohiko Aurreskua dantzatu zen atzo eguerdian Herriko Plazan. / ARGAZKIAK SUDUPE

Lehen Umore Ona elkarteak antolatzen zuena Udalbatzako partaideek eskaini zien herritarrei |

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Udalbatzaren ekitaldi instituzionalei bukaera eman zi-tzaien atzokoan. Eguna, Eltziegoko dultzaineroen eta Txalkor txistulari taldearen kalejirarekin hasi zen eta meza nagusiaren aurretik, Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor txistulari taldeak 'Alkate Soinua' jo zuen.

Meza nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide zirela, parrokiko eta Iraurgi abesbatzak abestu zuten.

Eguerdian, lehen Umore Ona elkarteak antolatzen zuen ohiko Aurreskua dantzatu zen Herriko Plazan. Bertan, Udalbatzako partaide batzuk herriari eskainitako aurreskua burutu zuten.

Gaur, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko Inazio Iriarte Margo Lehiaketa ospatuko da

Ondoren, festatako bigarren kon-tzertua eskaini zen Kontzejupean Musika Banda eta Eltziegoko dultzaineroekin.

Atzo ere, haur eta gurasoen bazkariaren txanda izan zen. Umoretsu eta alai ospatu zuten Ikurrinaren Plazan, eta ondoren umeentzako jolasak antolatu zituzten. Ondorengo Balda Plazako gazteentzako jolas dinamikoak bertan behera geratu ziren egin zuen euri langarra zela eta. Arratsaldean ere, plazan, publiko guztientzat, 'Bualá' ikuskizuna gozatu ahal izan zen.

Iluntzean, 'Plaza Dantzak' izan ziren eliz atarian, Sahatsa Dantza taldeko kideekin eta herritarrekin. Herritarrei aurrez pausoak erakusteko helburuarekin, joan den hilaren 8ean entsegua egin zuten Baztartxo antzokian, eta atzo, ordu erdi lehenago ere pausoen errepaso-ikastaroa egin zuten eliz atari bertan.

Eguna bukatzear zegoela, Baztarrikaldetik, Valecea Piroteknia etxearen eskutik, suzko errobera ikusgarriak argiztatu zuten zerua, eta azkenik, plazan, Zea Mays talde ezagunaren kontzertua eskaini zen bete beteriko plazan.

Gaurko egitaraua

Goizeko 9:00etan, Azkoitiko kultur elkarteak eraturiko XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako seilu jartzea, Torre Zurin. Bukatutako lanak 14:00etatik 15:00etara jasoko dira bertan.

Goizeko 9:30ean, herriko trikitilari eta dultzaineroen kalejira hasiko da eta ordu berean, Herriko ganadu erakusketa Plaza Berrin.

Goizeko 11:00etan, herriko trikitilari gazteen kalejira eta 12:00etan, Txalkor txistularien laguntzaz, erraldoi eta buruhandien kalejira.

12:00etan ere, herri kirol jaialdi bikaina eskainiko da plazan, aurkezlea Juanjo Sagastibeltza izango delarik. Aizkolariak: Txikia IV, Otaño eta Larrañaga, eta Eloy Corchero. Harri-jasotzaileak, Goenatxo III, Lopetegi Urra Karmele Gisasola.

12:30ean, jubilatuen meza parrokian eta 14:30ean, jubilatuen anai arreben arteko bazkaria Loiolan. Bertan, aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.

Arratsaldean berriz, 17:30ean, 'Txiki Chef' tailerrak izango dira Herriko plazan eta 8:00etan, dan-tzari bikote helduen txapelketa Baldan.

19:30ean, Inazio Iriarte XXXVI. Margo Lehiaketaren sari banaketa egingo da Torre Zuri erakustokian.

Gaueko 22:00etan, Mirari, Ain-tzane eta Lutxurdixoren erromeria eskainiko da Balda plazan eta ordu berean, DIVA-SAT Idi dema saria, herriko probalekuan.

Egunaren amaieran, gaueko 23:00etan hain zuzen ere, Suzko zezena ibiliko da Balda plazan eta gero erromeriak jarraituko du.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos