Herri kirolen elkargune izan zen Gurea

Jaialdian aritu ziren aizkolari, harri-jasotzaile eta emakumeak./
Jaialdian aritu ziren aizkolari, harri-jasotzaile eta emakumeak.

Azkoitiko bi kirolari, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' plazaratu ziren

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Larunbat iluntzean Azkoitiko Gurea pilotalekua herri kirolen elkargune izan zen eta giro politean, aizkolari, harri-jasotzaile eta emakumeen arteko aizkora lehia ikusi ahal izan ziren. Laja trikitilari handiaren omenezko minutu bateko isil unearen ondoren hasi zen kirol festa.

Ekitaldian, 2019 urrezko aizkolari binakako txapelketa, 2019 urrezko harri-jasotze txapelketa eta 2019 emakumeen urrezko banakako aizkolari txapelketa jokatu ziren.

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketan, Julen Alberdi 'Txikia IV.-a' eta Aitzol Atutxa, Mikel Larrañagaren eta Eneko Otañoren aurka aritu ziren. 26 enbor moztu zituzten aizkolariek eta Aitzol Atutxak eta 'Txikia IV.a'-k lortu zuten puntua. 23 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten.

Ondoren, harri-jasotze txapelketa jokatu zen. Bertan Jon Unanue 'Goenatxo III.a' 175 kiloko laukizuzenarekin eta 150 kiloko kubikoarekin aritu zen, eta bi harriekin guztira 18 jasoaldi egin zituen.

Bukatzeko, Nerea Sorondo eta Itxaso Onsalo lehiatu ziren, hiru enbor nork lehenago moztu. Nerea Sorondok lortu zuen puntua, 5 minutu eta 35 segundo behar izan zituelarik.