Borrar

Azkoitia

Herri jaiak festa giroan murgilduko du Azkoitia bihar goizean zehar

E. A.

AZKOITIA.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:40

Bihar, ekainak 1, Herri Jaia ospatuko da Azkoitian bertako baserritar eta ekoizleen produktuak plazaratzeko eta baserri munduari gorazarre egiteko. Urtero legez, txahal eta sagardo dastaketa eta nekazarien azoka uztartuko dira Herriko plazan.

Bertaratzen direnek txahal errearen pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera izango dute. Ikurriñaren plazan erreko dute txahala, eta eguerdi partean, 12:00etatik aurrera, hasiko dira pintxoak banatzen.

Aurten zortzi baserritar edo ekoizlek hartuko dute parte. Azkoitiko Ipintza, Zumeta, Santa Kutz eta Zabaleta baserriek jarriko dituzte postuak euren produktuekin. Bidelagun izango dituzte inguruko herrietatik etorriko diren Etxearreta, Berastegi, Lizagasar eta Santa Klara. Sagardogileen artean, Aburuza, Añota, Lizagasar eta Ekain izango dira. Bestalde, aurrek ere entretenimendua izan dezaten Goiko Losan puzgarriak ipiniko dira.

Ohi bezala, txahal pintxoez gozatzeko txartelak erosi beharko dira aurrez, plazan bertan horretarako egokitutako gunean. Edalontziak ere eskuragarri egongo dira bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri jaiak festa giroan murgilduko du Azkoitia bihar goizean zehar