Borrar
Festa giroa txistulari eta erraldoiekin iazko pilotari egunean. SARA UTRERA

Azkoitia

Hemen da bederatzigarren Pelotai Eune

Tapiatarrak omenduko ditu Txulue pilota elkarteak. Ostiral honetan Pilotari Txiki Eguna ospatuko da

Sara Utrera

Azkoitia

Jueves, 5 de junio 2025

Larunbat honetan ospatuko da IX. Pelotai Eune Azkoitian. Txulue elkarteak antolatuta, bi egunetan banatutako egitarau zabala eskainiko da aurten.

Ekitaldiak ostiralean hasiko dira, egun handiaren bezperan, Pilotari Txiki Egunaren ospakizunarekin: 17:00etan umeentzako jolasak izango dira; 18:00etan Oteiza pilota eskolako gazteen partidak jokatuko dira Kontzejupean; eta 19:00etatik 20:00etara Axier Arteaga eta Iñaki Artola pilotari profesionalen hitzaldia eskainiko da Portaleburun.

Larunbatean, Pilotari Eguna ospatuko da, guztien gusturako ekintzekin. 11:30ean, Txistulari, erraldoi eta buruhandiekin kalejira hasiko da. 12:00etan pilotagilearen erakustaldia izango da plazan eta Eingo taldea arduratuko da kaleak girotzeaz.

Partidak eta omenaldia

Ordu berean, emakumezkoen goi mailako partida jokatuko da: Arrieta-Bikendi eta Aranburu-Orbegozo. Eta ordu erdi geroago, mutilen banakako finala: Iraitz Korta eta Jon Larrañaga. Ondoren, tapiarrei omenaldia eta pelotazue egunari hasiera ofiziala emateko. Jarraian, 13:30ak inguruan, goi mailako mutilen partida jokatuko da: Andreu-Goni II.a eta Bengoetxea VI.a-Goenaga. Bazkalostean, 16:00etatik aurrera, Skapaie elektrotxarangarekin festa izango da plazatik hasita, eta 18:00etan, Aliron Juntadizue Balda plazatik kontzejupera.

Eguna amaitzeko, binakako finalak jokatuko dira, 18:30ean emakumezkoena jokatuko da: Oihana Aranbarri- Eneritz Garate eta Oihane Uzin-Maialen Agirre; eta ondoren gizonezkoena: Julen Garate-Asier Epelde eta Markel Andueza-Lander Alberdi. Amaieran sari banaketa egingo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hemen da bederatzigarren Pelotai Eune

Hemen da bederatzigarren Pelotai Eune