«Helburua, musika egin eta zaletasuna sortzea da»

Helburuen artean, talde-ekintzak bultzatzea dago eta horien artean abesbatzek garrantzia dute. / SUDUPE
Helburuen artean, talde-ekintzak bultzatzea dago eta horien artean abesbatzek garrantzia dute. / SUDUPE

Gazteei bideratutako deialdi ireki bat egin du Bizkargik | Talde-ekintzak bultzatzeko asmoz 'Aukeratu zure abesbatza eta gozatu abesten!' jarri dute martxan

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren helburuen artean, talde-ekintzak bultzatzea garran-tzitsuenetako bat da.

Horien artean, abesbatza betiere arrakastatsuenetakoa da eta aurten ere bide horretatik jarraitzeko asmoarekin, herriko gazteei bideratutako deialdi ireki bat egin dute.

'Aukeratu zure abesbatza eta gozatu abesten!' deitu diote ekimenari eta bertan bi aukera eskaini dituzte. A aukera, 10-11 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta dago eta entsegu egunak asteazkena eta ostirala izango litzateke 14:00etatik 14:45etara. Bigaren aukera, B aukera, aldiz, 12 urtetik aurrerakoentzat zuzentzen da eta entsegu eguna ostirala litzateke 15:30etatik 16:30etara.

Bete beharrekoak

Helburua musika egitea eta zaletasuna sortzea denez, ez da beharrezkoa musika eskolan aldez aurretik matrikulatuta egotea eta parte hartzeko baldintzetan; urte osoko kuota hasieran ordaintzea (guztira 15€) eta ikasturtean zehar antola-tzen diren emanaldietan parte har-tzea ere.

«Musikaren heziketan garran-tzitsua ikusten dugu ikaslearen partehartzea talde-ekintzetan, bai ahots taldeetan baita instrumentu taldeetan ere Musika Eskola guztietako helburu nagusienetakoa baita», adierazi dute ikastetxetik.

«Ikaslearen motibazioa indar-tzeko lehenbailehen aukera eman nahi diegu ikasitakoa praktikan jar-tzeko nahiz eta teknika aldetik maila handirik ez izan. Gure asmoa, gehien bat musika egitea eta zaletasuna sortzea da, ez interprete handiak sortzea», azpimarratu dute Eskolaren arduradunek.

 

Fotos

Vídeos