Borrar

Hauteskundeen ostean, Egoitza Kalera taldea berriz lanean

El Diario Vasco

AZKOITIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 30 de julio 2019, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Egoitza Kalera taldea hasi da berriz lanean hauteskundeen ostean eta eginiko bileren berri eman nahi izan du. Hauteskundeen aurretik, udala osatzen zuten partidu guztien ordezkariekin izan zituzten bilerak gogorarazi ditu eta ordezkari guztiek konpromisoa ere.

Hauteskundeen ondorioz udaletxean eman diren aldaketak finkatu arte egon direla eta «berriro hemen gatzaizue egoitza kaleratze gaia lantzen jarraitzekotan», esan dute. Idatzi baten bidez, herriko Gizarte Gaien arduraduna den Janire Igoari (PSOEkoa) bilera eskatu ziotela eta «gaiak mahai gainean jarraitzen duela gogora arazteko eta herritar askori ere zor diegulako esplikazioren bat kontu honen aurrean» esan du taldeak. Egoitzaren kokapena dela punturik garrantzitsuena, baina ez dituztela alde batera uzten «Egoitzako funtzionamenduan aurkitzen ditugun beste zenbait arazo ere, adibidez pertsonal langile gehiagoren beharra» diote. Bilera eskatu eta pare bat egunera Igoak deitu zien esanez Diputazioko Gizarte ardurarekin irailean bilera izatekotan direla Azkoitiko herriko gai sozialetaz hitz egiteko eta tartean egoitzaren kontua ere bai. Ostiralean, Igoarekin bildu eta «Egoitza herrian integratzeko lanetan bere esku dagoen guztia egiteko prest dagoela» zioela ere adierazi dute Foru Aldunditik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios