Haurreskola doan 18.000 euroko irabazietara iristen ez diren familientzako

Haurreskolan hasteko, haurrak gutxienez 16 aste izan behar ditu. /
Haurreskolan hasteko, haurrak gutxienez 16 aste izan behar ditu.

2018/2019 ikasturteko matrikula epea datorren astelehenetik, hau da urtarrilak 7tik, 11ra ( biak barne ) izango da

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Azkoitiko haurreskolatik adierazi nahi izan dute 2018/2019 ikasturteko matrikula epea datorren astelehenetik, urtarrilak 7tik 11ra (biak barne) izango dela. Hala ere ikasturtean zehar ere posible da matrikulatzea. Kontutan izan behar da berehala hasi nahi dutenentzat matrikula inprimakia ekarri eta 10 bat egun behar izaten direla haurra hasi ahal izateko. Ikasturte honetan aldaketa batzuk izan dituzte kuotei dagokienean: 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familiek ez dute kuotarik ordaindu beharko.

Bestalde, erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete.

Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean daude; 94380737 edota azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus.

Hezkuntza eskaintza

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Haurreskola goizeko 7:30tik arratsaldeko 17:00ak arte zabalik egoten da.

0-1 urteko gela 8 haurrez osatua dago eta bi hezitzaile ditu. Aldiz, 1-2 urteko gela 13 haurrez osatua dago eta bi hezitzaile ditu ere.

«Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak ase-tzeaz gain, txiki txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira; sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar» adierazi dute eskolatik. «Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen hasten da», ere gaineratu dute.

 

Fotos

Vídeos