Borrar

Azkoitia

Haurrentzako idazketa tailerra egingo da hilak 15ean Miru sorginarekin

S. U.

Azkoitia.

Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02

Ostegunean, hilak 15, idazketa tailerra eskainiko dute Aizkibel liburutegian, Miru sorginaren eskutik. Tailerra LH1, LH2 eta LH3ko ikasleei zuzenduta egongo da, eta bi txanda egongo dira: lehenengoa, 17:30ean izango da eta bigarrena, 18:45ean. «Ipuin bat sortuko dugu ordu beteko saioan. Jolas dinamiko batzuen bitartez, hasieratik bukaeraraino. Irudimena martxan jarri eta barruan dugun ahalmena zirikatuko dugu», diote antolatzaileek.

Tailer bakoitzean gehienez 10 lagunentzako lekua dago. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, liburutegian bertan edo 943 850898 telefonora deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzako idazketa tailerra egingo da hilak 15ean Miru sorginarekin