'Haurren garapena pausoz pauso' hitzaldia asteazkenean

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak 2018/19 ikasturteko lehen hitzaldia antolatu du, asteazkenerako 18:00etan Elkargunean. 'Haurren garapena pausoz pauso' lelopean eskainiko du hitzaldia Feli Oregik. Gizakiaren eboluzioa eta helduaroan dugun garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte hauek oso garrantzitsuak dira pertsonaren etorkizuneko garapen ta bizimodurako. Honekin lotuta, haurraren mugimendu askea errespetatzearen garrantziaz hausnartuko da.