Borrar
Iazko Gurutzetxoko krosaren taldetxo baten irteera. JAI BATZORDEA
Haurrei zuzendutako ekintzak izango dira bihar Floreaga Egunean

Azkoitia

Haurrei zuzendutako ekintzak izango dira bihar Floreaga Egunean

Gurutzetxoko krossa, puzgarriak, apar festa eta buruhandiak izango dira maiatzaren lehenean

Sara Utrera

AZKOITIA.

Martes, 29 de abril 2025, 20:07

Bihar, maiatzaren lehenean, Floreagako eguna ospatuko da, eta jai egunetarako prestatutako jardueren egitaraua aurkeztu du auzoko batzordeak.

Jai giroa goizeko 11:00etan hasiko da Gurutzetxoko XLI. Krosarekin.

Izen-emateak goizeko 09:30etik 10:45era egin beharko dira tabernan.

Arratsaldean, 15:00etatik aurrera, txikienek puzgarriak eta apar festa izango dituzte, Atracciones Sanz-en eskutik. Eta arratsaldeko 18:00etan, festa egunari amaiera emateko, buruhandiak aterako dira umeen gozamenerako.

Beraz, Floreagako haur eta familiek zein auzora gerturatzen diren azkoitiarrek ekintza ezberdinez eta giro onaz gozatzeko aukera izango dute bihar.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrei zuzendutako ekintzak izango dira bihar Floreaga Egunean