Borrar

Azkoitia

Hainbat pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan egunotan

E. A.

Azkoitia.

Miércoles, 9 de abril 2025, 20:52

Gipuzkoako Txapelketako eskuzko eta gomazko paleta partidak jokatuko dituzte egunotan. Guztira, sei partida ikusteko aukera izango da Gurea pilotalekuan. Bi izango dira lehiak gaur, ostegunean, eta lau ostiralean. Horrez gain, Iker Epelde palistak buruz-buruzko gomazko paleta finala jokatuko du ostiral arratsaldean Errepala klubeko Indaren aurka, Donostian.

Honakoa da Oteiza elkartekoek aste honetan Gurean jokatuko dituzten partiden zerrenda: Iluntzeko 20:00etan hasita, alebinen bigarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida: A. Iturralde, J. Diaz - Aloña Mendi 1

Infantilen bigarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partida: E. Juaristi, X. Arana - Aloña Mendi 1.

Bihar, ostiralean, arratsaldeko 17:45ean hasita, nagusien lehen mailako Gipuzkoako lau eta erdiko eskuzko partida jokatuko da estreinako. Alex Juaristi- Ituarte (Lapke) arituko dira. Ondoren, jubenilen bigarren mailako Gipuzkoako lau eta erdiko eskuzko partida izango da, I. Bastida- Cestau (Behar Zana)ko ordezkarien artean; Infantilen hirugarren mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partidak jarraituko du, A. Zaldua, A. Huerta - Gazteleku 3ko ordezkarienlehiarekin.

Azkenik, alebinen lehen mailako Udaberri txapelketako eskuz binakako partidarekin amaituko da arratsaldea. J. Subinas, O. Mendizabal - Izurun 2koen aurka neurtuko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbat pilota partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan egunotan