Borrar
Zarautzera bidean. ANAITASUNA M.B.

Azkoitia

Hainbat herritarrek hartu du parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran

Azkoititik Zarautzera bitarteko bidea egin zuten Anaitasuna mendi bazkunako kideek

E.A.

AZKOITIA.

Miércoles, 2 de julio 2025, 20:09

Anaitasuna mendi bazkunako kideek 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko irteera berri bat egin zuten asteburuan eta hainbat lagunek hartu zuten parte. Azkoititik Zarautzera bitarteko bidea egin zuten. 07:00etan abiatu ziren Balda plazatik, eta besteak beste, Zestoa eta Meaga zeharkatu zituzten. Behin Zarautzera iritsita, bainu bat hartzeko aukera izan zuten partaideek. Guztira, 34 kilometro eta erdiko eta 1.857 metroko desnibela gainditu zuten parte-hartzaileek.

Anaitasuna mendi bazkunako kideek egitarau oparoa dute urtean zehar eta abuzturako ere irteera prestatu dute. Lau eguneko plana izango da, 8tik 12ra bitartean eta Posetseko itzulia egitea dute aurreikusita mendizaleek.

Lehen egunean, Benasquetik Estosera bitarteko 11 kilometroak egingo ditzute; Estosetik Viadosera, bigarrenean. 14 kilometro eta 1200 metro positiboko desnibelarekin.

Hirugarren egunean, Viados eta Angel oruz lotuko dituzte eta hala nahi duenak, Posets igotzeko aukera izango du. 11 kilometro eta 1.169 metroko desnibel positiboarekin.

Azken egunean, abuztuaren 11n, Angel Orusetik Benasquera itzuliko dira berriro. 20 kilometroko ibilaldia izango da, lau egunetako luzeena, eta 1.535 metroko desnibel positiboa du.

Bihar, ostirala, uztailak 4, da izena emateko azken eguna eta online egin daiteke. Bazkideek 200 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek, 250. Bidaian parte hartu ahal izateko, bestalde, federatuta egotea beharrezkoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hainbat herritarrek hartu du parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran

Hainbat herritarrek hartu du parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran