Azkoitia
Guztiok Mugituz Saria jaso du La Guipuzcoana enpresakAurten 100 urte bete dituen enpresa honen ikuspegi «aitzindaria» nabarmendu zuten atzo Aquariumean egindako sari banaketan
Guztiok Mugituz Saria jaso du Azkoitiko La Guipuzcoana garraio enpresak. Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako sailak ematen duen saria da, Gipuzkoan mugikortasun iraunkorra sustatzen duten pertsonen eta kolektiboen lana aitortzeko xedez, lurralde kohesionatuagoa eta bidezkoagoa eraikitzen lagunduz. Sari banaketa ekitaldia atzo izan zen Donostiako Aquariumen, eta bertan izan zen Ana Azkoitia alkatea enpresari babesa erakusteko. La Guipuzcoana «konpromisoari, ahaleginari eta lanari esker, errespetua eta aitortza dituen ibilbide eta nortasuneko familia-enpresa» dela azaldu zuen alkateak.
La Guipuzcoanak mugikortasuna errazten eta ahalbidetzen gizaldi oso bat darama. Aurten betetzen ditu 100 urte konpainiak. Azkoitia eta Donostia arteko joan-etorriekin 1925ean hasi zen, eta 1945ean, Jose Manuel Iraeta Azpiazuk erosi zuen enpresa. Ordutik, zerbitzua zabaltzen joan da. 2007tik Lurraldebus sistemaren baitan eskaintzen du garraio-zerbitzua.
Jose Luis Iraetak, La Guipuzcoana enpresako administratzaileak, nabarmendu zuen bere enpresak beti jakin izan duela «bidaiarien garraioa zerbitzua emateko bokazioa, etengabeko konpromisoa, etengabeko zaintza eta hobetzeko borondatea eskatzen dituen erantzukizuna» dela. «Horregatik, ibilgailuen segurtasuna, gidatzearen profesionaltasuna, bidaiarien ongizatea eta gure jarduera garatzen den inguruen iraunkortasuna dira jardueraren giltzarriak», adierazi zuen.
Iraetak eskerrak eman zizkien «mendeurreneko bidaia» honetan La Guipuzcoana lagundu duten «pertsona, entitate eta beste erakunde guztiei». «Sari honek motibatu egiten gaitu kalitatezko zerbitzu hurbil, jasangarri eta gizatiar batean aurrera egiten jarraitzeko, non pertsonak baitira arreta-gune eta haien ongizatea helburu», azpimarratu zuen.
Bere aldetik, Azahara Domínguez diputatuak «gipuzkoarrei zerbitzua eta lana ematen dien enpresa gipuzkoar batek mende bateko bizitza betetzea goraipatzeko eta ospatzeko modukoa» dela adierazi zuen. Halaber, enpresa honen ikuspegi «aitzindaria» nabarmendu zuen, «mugikortasuna luxu bat izan beharrean, oinarrizko eskubide bat izan zitekeela ikusten jakin bai-tzuen».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.