Azkoitia
'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko lehen irteera egingo du Anaitasuna mendi bazkunak biharSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko lehen irteera egingo du Anaitasuna mendi bazkunak biharE.A.
azkoitia.
Jueves, 20 de marzo 2025, 21:06
Anaitasuna mendi bazkunak martxan du berriro 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoa. Lehen hitzordua bihar, larunbatean, izango da. Aizarna ingurua ezagutzeko irteera izango da. 14 kilometroko ibilbidea aukeratu dute eta 600 metroko desnibel positiboa izango du ibilaldiak. Zestoa, Ertxina koba, Santa Engraziako ermita, Aizarna, Akua eta Zestoa lotuko dituzte mendizaleek.
Parte hartzea doakoa da, beraz, edonork izango du ibilaldia egiteko aukera. Horretarako, parte hartu nahi dutenek, Aizkibel liburutegiaren alboko autobus geralekura agertu beharko dute 07:45erako, lineako autobusa hartuko baitute Zestoara joateko.
Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoko denboraldi berri honetan bost irteera antolatu ditu Anaitasuna mendi bazkunak gustira. Bigarren irteera apirilaren 5ean, larunbatez, egingo dute. Bigarren hitzordu horretan Karakate eta Irukurutzeta mendietara egingo dute ibilaldia.
Lezaun inguruak ezagutuko dituzte maiatzean. Ekainerako Azkoitia eta Zarautz arteko ibilaladia prestatuko dute eta azkenik, bosgarren irteera urrian izango da. Auritz Sorogain eta Urkiaga gaina ezagutzeko asmoa dute egitasmoa amaitzerako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.