Borrar

Azkoitia

'Gure Txokuk Ezautzen' egitasmoaren barruan, Zarautzera ibilaldia egingo dute bihar Anaitasunakoek

Aurreko asteburua Panticosa inguruan igaro zuten mendizaleek eta Escuellas eta Ibones azulesen ibili ziren

E.A.

azkoitia.

Jueves, 26 de junio 2025

Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, bihar, larunbatean, Azkoititik Zarautzera ibilaldia egingo dute herriko mendizaleek, 'Gure Txokoak Ezagutzen' egitasmoaren baitan. Goizeko 07:00etan abiatuko dira Balda plazatik, eta Zestoa eta Meagas zeharkatuta iritsiko dira kostaldera. Zarautzen, gainera, itsasoan bainua hartzeko aukera ere izango dute, itzulera egin aurretik.

34,5 kilometroko luzera eta 1.857 metroko desnibela izango ditu ibilaldiak. Ez dago aurrez izena eman beharrik, eta parte hartu nahi duten guztiek aukera dute Anaitasunakoen ibilaldira bat egiteko.

Asteburu honetako irteera gertu duten honetan, mendizale taldeak aurreko asteburua ere paraje ederretan igaro zuen. Izan ere, Pirinioetara egin zuten irteera, nahiz eta hasierako asmoak eguraldiagatik aldatu behar izan zituzten. Mendizaleek Tebarray eta Peña Xuans mendiak igotzeko asmoa zuten, baina elur baldintza zailak medio, ibilbidea moldatu eta Panticosa ingurura jo zuten. Han, Escuellas eta Ibones Azules bisitatu zituzten, «giro ederrean», antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Aurreko asteburuko esperientzia polita atzean utzita, oraingo honetan ere ez da gutxiagorako izango mendizaleentzat, etxetik gertu baina paraje ikusgarrien artean egingo baitute hurrengo ibilaldia ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Gure Txokuk Ezautzen' egitasmoaren barruan, Zarautzera ibilaldia egingo dute bihar Anaitasunakoek

'Gure Txokuk Ezautzen' egitasmoaren barruan, Zarautzera ibilaldia egingo dute bihar Anaitasunakoek