Gorka Torreren hitzaldia Elkargunean 19.00etan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Sustraiak Bizirik Kultur Elkarteak antolatuta, baratze jardunaldien barne, gaur 19:00etan Gorka Torreren hitzaldia eskainiko dute Elkargunean arratsaldeko 19.00etan. Joan den asteko Josep Pamies nekazari kataluniarraren ostean, Gorka Torre Behorlegitarra (Behe Nafarroa) izango dugu gaurko emanaldian. Bere baratzean sortzen duen elikadurarekin bizitzeko aski duen nekazaria da Torre. Duela zortzi urte hasi zuen beharrezkoa duen elikadura bere baratzean sortzeko proiektua eta lortu du helburua. Garaian garaikoa jaten dute, hozkailuen beharrik gabe eta elektrizitatearen kontsumo arduratsua defendatzen du.

Hitzaldia baino lehenago eta ondoren, Jose Arrietaren artelanak ikusi eta erosteko aukera egongo da.