Borrar
Urgente Al menos cuatro muertos y varios heridos por el fuerte oleaje en Tenerife
Primeran pasatzeko aukera izan zuten gaztetxoek jokuekin. Aizpuru
Azkoitia

Gogoz gozatu dute gaztetxoek Elkargunean egokitutako Gabon parkean

Gabon parkea amaituta, astelehenean, abenduaren 30ean, Nitologia kolas parkea egokituko da

Eli Aizpuru

Azkoitia

Sábado, 28 de diciembre 2024, 15:16

Comenta

Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak hainbat eta hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetako oporretarako haur nahiz gaztetxoentzat. Egunotan Gabon parkeaz gozatzeko aukera izan dute Elkargunean.

Behin hau itxita, abenduaren 30ean, Mitologia jolas parkea egokituko dute Herriko Plaza aretoan. Publiko guztiei zuzendutako jokoak izango dira bertan eta bildumaren barruan bi gune bereiziko dituzte. Horien artean, txokoka antolatutako Montessori materiala jarriko dute, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat. 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era izango da jolas parkea zabalik, eta doako sarrera izango du.

Bestalde, hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera ere izango da Elkargunean. Honela, abenduaren 29an, 16:30ean hasita: , Kiki, Koko eta Moko pailazoek 'Armonia nun zaude' ikuskizuna eskainiko dute; urtarrilaren 2an, Patata Tropikala Antzerkia konpainiak 'Azken eguzkilorea' antzezlana eskainiko du; Elvi sabel-hiztunak, berriz, 'Nere maletatxoak' taularatuko du urtarrilaren 3an; Azkenik, Ameztuk eta DJ Kaktusek 'Bihurriak gara' eskainiko dute urtarrilaren 4an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gogoz gozatu dute gaztetxoek Elkargunean egokitutako Gabon parkean

Gogoz gozatu dute gaztetxoek Elkargunean egokitutako Gabon parkean