Goenatxo III.a Euskadiko Harri Handien Txapelketan arituko da larunbatean

Goenatxo III.a San Andres festetako herri kirol jaialdian. / SUDUPE
Goenatxo III.a San Andres festetako herri kirol jaialdian. / SUDUPE

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa 1957az geroztik jokatzen da eta harri-jasotze proba nagusia da

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Larunbatean jokatuko dute Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa Asteasun. Pilotalekuan izango da lehia, eta zazpi harrijasotzaile ariko dira nor baino nor lehian.

22:00etan hasiko da Euskadiko Harri Handien Txapelketa, eta bertan izango da Jon Unanue Alberdi (Azkoitia, 1992) harri-jasotzaile azkoitiarra. Iban Ugartemendia, Imanol Illarramendi Kortaberri, Jokin Eizmendi, Aimar Irigoien, Aimar Galarraga eta Julen Diaz lehiatuko dira Asteasun.

Hainbat harri jaso beharko dituzte kirolariek, hala nola 175 kilo edo 200 kiloko laukizunena, 175 kilo edo 200 kiloko zilindroa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa 1957 urteaz geroztik jokatzen den harri-jasotze proba nagusia da. Harri Txikien Txapelketa ere jokatzen da.

Aita 11 aldiz txapeladun

Bere osaba zenak, Jesus Mari Unanue Goenatxo I.ak 1982an Gernikan eta 1983an Azpeitian jantzi zuen txapela eta aitak, Juan Jose Unanue Goenatxo II.ak, berriz, 11 aldiz jan-tzi zuen txapela. 1991. urtean Otxandion lehena eta azkena 2001. urtean Azkoitian. Bitarteko Harri Handien txapelketa guztietan garaile izan zelarik.

Iazko txapelketa Aimar Irigoienek irabazi zuen. Aimar da Euskadiko Harri Handien Txapelketan, Goenatxo II.aren ondoren, gehienetan irabazi duena. Errezildarrak 9 txapel ditu.

2014 eta 2015 urteetako txapelduna eta azken bi urteetako azpitxapelduna den Jokin Eizmendi ere plazaratuko da Asteasun.

 

Fotos

Vídeos