Go!azen 5.0 ikuskizunerako sarrerak bihar jarriko dira salgai Baztarxon

J.S.

Go!azen 5.0 ikuskizunerako sarrerak bihar , astelehenak, jarriko dira salgai.

Baztartxo Antzokian bertan eskuratu ahalko dira sarrerak 18:00etatik 19:30era bitartean. Sarrerak zenbakituak izango dira eta bakoitzak gehienez sei sarrera hartu ahalko ditu.

Sarrerak ez balira agortuko, hurrengo egunetik aurrera, otsailaren 19tik, Udaleko Kultura sailean salduko dira. Sarrerak 6 eurotan salduko dira.

Go!azen 5.0 musikala, ETBko saioan oinarritutakoa, otsailaren 23an aurkeztuko da Baztartxon. Bi emanaldi eskainiko dituzte arratsaldean zehar, lehena 17:00etan eta bestea, 19:00etatik aurrera.