GIRO EDERRA NAGUSI ELKARGUNEAN EGIN ZEN ESKUBALOI FESTAN

GIRO EDERRA NAGUSI ELKARGUNEAN EGIN ZEN ESKUBALOI FESTAN

Igandean, goiz osoan, eskubaloi partidaz gozatzeko aukera egon zen Elkargunean. Neska infantilen Gipuzkoako selekzioa eta konbinatu baten arteko partida eta, bestalde, infantil mutilen triangularra (Gipuzkoako selekzioa, Gasteizko Corazonistak eta inguruko taldeen konbinatua) jokatu ziren. Reyes Karrere, Gipuzkoako eskubaloi federazioko zuzendari teknikoa, eta Udaleko kirol zinegotzia ere bertan izan ziren.