Giro alaia izan da nagusi kaleetan zehar

Astelehenean, jaiotza eramangarrien erakustaldia eta sari banaketa egin ziren eta bertan, zortzi jaiotza aurkeztu ziren. /  SUDUPE
Astelehenean, jaiotza eramangarrien erakustaldia eta sari banaketa egin ziren eta bertan, zortzi jaiotza aurkeztu ziren. / SUDUPE

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Gabon inguruko egitarauak giro ederrez hornitu ditu herriko kaleak. Igandean, Floreaga Salestar Ikastetxeak antolatzen duen gabon kanten XXIX. emanaldia eskaini zen Baztarxon. Antzokia goraino bete zen eta jaialdiari bukaera emateko, Miguel Mari Azpiazu konpositorearen 'Gabonak Gabon' kanta abestu zuten. Parrokian, bertan jarritako jaiotza aurkeztu zi-tzaien herritarrei eta ekitaldia janzteko, Ortzian abesbatzaren emanaldia bikaina eskaini zen.

Astelehenean, berriz, eguna jaio-tza eramangarrien erakustaldia eta sari banaketarekin hasi zen. Era ezberdinetako zortzi jaiotza aurkeztu ziren eta Jare Goenaga, Iraide Arrizabalaga, Enara Txurruka eta bere lagunak eginikoa izan zen lehen saria jaso zuena.

Eguerdian, Olentzero etorri zen eliz atarira eta bertan, ohi denez, hilera luzean egin ziren opariak eta Gabon zoriontsu eskakizunak luzatzeko ikazkinari. Eguna buka-tzeko, Kontzejupean, Musika Bandak eta Iraurgi Abesbatzak, Gabon kontzertua eskaini zuten.

Gabonetako parkea

Aste honetarako, Gabonetako parkea infantila izango da eskaintza garrantzitsuena. Hiru egunetan, atzo, gaur eta bihar, puzgarriak, pintaketak, jolasak eta abar eskainiko dira bertan. 1 eta 12 urteko haurrei zuzendutako parkeak goiz eta arratsaldez irekiko ditu bere ateak.

Gogorarazi, larunbatean izango direla Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldiak.