Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetadko itzulerako partidak jokatuko ditu gaur Oteiza pilota Elkarteak. E.A.

Azkoitia

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dira gaur

Esku pilotariek Beasain hartuko dute Gurean eta gomazko palistak, berriz, Astigarragan jokatuko dute

Sara Utrera

azkoitia.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko ditu gaur Oteiza elkarteak.

Alde batetik, esku pilotako pilotariek etxean jokatuko dute, Gurea pilotalekuan, 22.00etatik aurrera Beasaingo pilotarien aurka. Sarrera doakoa da.

Joaneko partidak pasa den ostiralean jokatu zituzten, Antzizar pilotalekuan, eta 2-1 galdu zuten. Kadete mailan, Julen Etxaniz eta Urtzi Segurola 2-22 nagusitu ziren markagailuan. Gazte mailan, Jon Arregik eta Denis Galarzak 22-14 galdu zuten eta nagusien mailan, Mikel Aranbarrik eta Alex Juaristik 22-11 galdu zuten. Azkoitiak 47 tanto lortu zituen, eta Beasainek 46.

Eta, bestetik, gomazko palistek Astigarragan izango dute gaur hitzordua. Joan den astean jokatutako joaneko jardunaldia galdu zuten ere, 1-2ko emaitzarekin. Iker Epeldek 20-8 emai-tzarekin irabazi zuen; Igor Larrañagak eta Markos Azpirozek 9-20 galdu zuten; eta Jokin Aizpuruk 5-20 galdu zuen. Kasu honetan, ordea, haien aurka dago tanto kopurua, Azkoitiak 34 egin baitzituen eta Astigarragak 48.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dira gaur

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dira gaur