Gipuzkoa txapelketako pilota partidak, gaur

AZKOITIA.

Oteiza Pilota Kirol Elkarteko kideek Gipuzkoa txapelketako partidak izango dituzte gaurtik hasi eta larunbatera arte. Gaur osteguna, hiru partida jokatuko dituzte Gurea pilotalekuan.

Eskuz binaka jubenilak lehen mailan, Azkoitia (Azkoitia, Olaskoaga)- Aretxabaleta. Bigarren partidan, eskuz binaka kadete lehen mailan Azkoitia (Aranbarri, Astigarraga)-Ilunpe eta hirugarren partiduan; Gomazko paleta mutil nagusiak, lehen mailan, Azkoitia (Epelede, Lopetegi)-Zarautz.

Ostiraleko partidak kanpoan dituzte eta larunbatean, etxean, Gomazko paleta mutil nagusiak, lehen mailan, Azkoitia (Egiguren, Juaristi)- Real Sociedad.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos