Gaur San Martin egunaren kanpai festa ospatuko da

61 korrikalari aritu ziren V. San Martin Mendi Lasterketan. / SUDUPE
61 korrikalari aritu ziren V. San Martin Mendi Lasterketan. / SUDUPE

Meza eta bisita gidatuak eskainiko dira ermitan | Atzo goizean, V. San Martin Mendi Lasterketa ospatu zen

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Gaur San Martin eguna ospatuko da eta 600 pasa urteko usadioari jarraituz, kanpai hotsa entzungo da egun osoan zehar. Eguerdian meza izango da eta bertako Ondare gunean edo arkeologia museoan bisita gidatuak eskainiko dira eguerdiko 13:00ean eta arratsaldeko 17:00etan, Juan Bautista Mendizabalen gidaritzapean. Bestela ere, gunea bisitatu nahi dutenentzat zabalik egongo da egunean zehar 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Bestalde, eta San Martin egunaren harira, atzo goizean, V. San Martin Mendi Lasterketa ospatu zen. Auzoko Mikologi Elkarteak antolatutako mendi lasterketan 61 lasterkarik hartu zuten parte, horietatik 8 emakumezkoak zirelarik. Mikologi Elkartetik (Tintoreixen) irten zuten korrikalariek eta Txalintxo mendiaren inguruan zortzi kilometroko ibilbidea egin ostean helmuga Ermitaren tontorrean izan zuten. Lehen iritsitako gizonezkoa Imanol Bittori azkoitiarra izan zen (32.16 denborarekin) eta emakumezkoen artean; Maite Etxezarreta azpeitiarra (41.32 denborarekin).

Irabazleek Kurutzia baserriak emandako produktuz osaturiko saskiak jaso zuten eta gainerakoen artean, herriko dendak eta tabernariak emandako kirol produktuak, afariak, masajeak eta abar zozketatuko ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos