Gaur 45. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da

AZKOITIA.

Gaur 45. Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, Txalkor Txistulari Elkarteak antolatuta, Udalaren eta Floreaga ikastetxeko guraso elkartearen laguntzarekin. Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Dantza Taldeko 200 bat umek hartuko dute parte. Dantzari zein musikariek lehen geldialdia 11:45ean egingo dute Balda plazan. Agurra eta Agintariena dantzatuko dituzte bertan. Jarraian, 12:00etan, dantza erakustaldi bikoitza izango da. Aita Madinabeitia plazan Kandiola taldeko dantzariak arituko dira eta Parrokia aurrean Bizkargi Dantza Taldeko kideak. 13:00ean, denak elkartuko dira eliza atarian elkarrekin emanaldia eskaintzeko.