Borrar
Asteburuan zehar argazki erakusketa ikusi ahal izan da Kontzejupean. UROLA BIZIRIK

Gaur bukatuko da Natur Jardunaldien bigarren edizioa

Gustura agertu dira Urola Bizirik Natur Taldeko kideak eginiko ekimenetara agertu den jendea dela eta

JOAQUIN SUDUPE

azkoitia.

Osteguna, 25 azaroa 2021, 00:05

Comenta

Gaur bukatuko da Urola Bizirik Natur Taldeak antolatuta burutzen ari den Natur Jardunaldien bigarren edizioa.

Aurreneko ekimenak Azkoitian egin badira ere, gaurkoa Azpeitiko azoka gaineko aretoan egingo da arratsaldeko 19:00etan eta bertan, Lurgaia fundazioa eta Baso Biziak plataformaren aurkezpena egingo da.

Natur Jardunaldien bigarren edizio honek, hitzaldia, erakusketa eta aurkezpena izan ditu egitarauan. Joan den asteazkenean hasi ziren ekitaldiak Aitor Larrañagaren 'Eukaliptoaren eragina gure lurretan' hitzaldiarekin Elkargunean. Asteburuan zehar, larunbata eta igandean, argazki erakusketa ikusi ahal izan da Kontzejupean goizetan. Bertan eta panelen bidez, ibaietan pilatzen den zaborraz, mendien egoeraz edota edukiontzien erabileraz ohartarazi nahi dute antolatzaileek. Kontzejupetik, herriko ikastetxeetara joan da erakusketa eta ikasleek ikusteko aukera izaten ari dira.

Gustura agertu dira

Eginiko ekimenetara agertu den jendea eta herritarrek erakutsitako interesarengatik, gustura agertu dira Urola Bizirik Natur Taldeko kideak eta azpimarratu dute, udalerrietako ingurumena hobetzeko asmoz ekintza ezberdinak egiten jarraituko dutela arlo nagusi batzuetan; hau da hondakinak, basoak eta ibai-errekak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur bukatuko da Natur Jardunaldien bigarren edizioa

Gaur bukatuko da Natur Jardunaldien bigarren edizioa