Borrar
Batzokitxe Taberna eraberritua. AZKOITIKO EAJ
Gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak Batzokixe Tabernak

Azkoitia

Gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak Batzokixe Tabernak

Irekieraren aitzakian beste bi hitzordu ere prestatu ditu Azkoitiko Eusko Alderdi Jeltzaleak

S. U.

Azkoitia.

Jueves, 24 de abril 2025, 20:44

Azken asteetan itxita egon ostean, itxuraberrituta zabalduko ditu ateak gaur Batzokixe Tabernak. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta musika ere izango da girotzeko. 1907an sortua, 44 urte dira Batzokia egun ezagutzen den tokian kokatu zela. 1981eko apirilaren 26an ireki zen Julio Urkixo kalean. Orduan bazkari handi bat egin zuten frontoian ospatzeko. Eta orain ere, «ospatzeak merezi duelako», egitarau zabala antolatu du Azkoitiko EAJk.

Irekieraren bueltan antolatutako ekintzen baitan, gaurko inaugurazioak maiatzaren 15ean izango du jarraipena. Batzokixen Berriketan egitasmoaren saio berezia izango da egun horretan, arratsaldeko 18:30ean. Batzokiaren eta alderdiaren historia laburbiltzen duen bideoa estreinatuko da.

Ospakizuna maiatzaren 17an borobilduko da. Ekitaldi politikoa izango da eta Azkoitian izango dira GBBko eta EBBko presidenteak, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Aitor Esteban, hurrenez hurren. Hitzordua 10:00etan izango da, ordu laurden geroago, lore eskaintza egingo dute Julene Urzelai eskulturan, alderdikide guztien omenez. 10:30ean meza ospatuko dute parrokian; 11:30ean ikurriñaren igoera Batzokian eta 12:00etan ekitaldi politikoa Ikurriñaren plazan. Ondoren, 13:00etan, mokadutxoa izango da Batzokian.

Uri Buru Batzarrak alderdikideak, jarraitzaileak eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak Batzokixe Tabernak