Gaur 19:00etan txupinazoarekin hasiko dira festak Floreaga auzoan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Gaur 19:00etan txupinazoarekin hasiko dira festak Floreaga auzoan. Bost efesta egun izango dituzte. Gaur 22:00etan, Mus txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 20 euro izango da bikoteko. Gaueko 22:00etan, txosna irekiko dute eta 80. eta 90. hamarkadako musika Kanuto disko jartzailearekin.

Bihar 11:30ean, bolo txapelketa hamabost urtetik beherakoentzat eta 12:30ean, bolo txapelketa helduentzat. 17:00etan, eskoba txapelketa Floreaga tabernan. Izen ematea 15 euro bikoteko. 21:00etan, afaria eta erromeria Izer eta Alabierrekin, Floreagako tabernan. Arkume jana egongo da, 25 euroan. Izena emateko deitu 943 083 854 telefono zenbakira.

Igandean, 09:30ean, auzoan hildakoen aldeko meza Floreagako kapilan. 11:00etan, VI. Patata Tortilla Lehiaketa. 12:00etan, trikipoteoa. 15:00etan, puzgarriak. Ondoren, apar festa. 18:00etan, buruhandiak eta 22:00etan, gazte gaua txosnan.