Garaipenarekin hasi du denboraldia Anaitasunak

Anaitasunaren mutilak nagusi izan zen berdegunean. / SUDUPE
Anaitasunaren mutilak nagusi izan zen berdegunean. / SUDUPE

1 eta 0 irabazi zion mailaz igo berria den Allerru taldeari | Igandean, Añorgaren aurka jokatuko du Rezola futbol zelaian

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Joan den larunbatean hai zen Anaitasunarentzat denboraldi berria Ohorezko Erregional mailan eta garaipenarekin ekin zion.

Mailaz igo berria den Allerru izan zen arerio eta bigarren zatia hasi eta zortzigarren minutuan lorturiko golak eman zio garaipena talde gorriari. Lehen zatian izan zituzte abagune ederrak atsedenaldira abantailarekin iristeko, baina azken metroetan ez ziren fin ibili mutilak. Bigarren zatian, Anaitasunak lortu zuen gola, baina amaieran estuasun pare bat pasatu behar izan zituen taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak batzeko.

Nagusi izan zen berdegunean Anaitasunaren mutilen taldea. Lehen zatia etxekoena izan zen eta aukerarik onenak ere Xabier Artetxe entrenatzailearen mutilek egin zituzten. 25. minutuan Mikel Arzalluzek, eta 32. minutuan Jon Letamendiak izan zituzten neurketako abagunerik garbienak; lehen aukera garbia Mikel Aramendiren oinetatik sortu zelarik.

Aldageletan atsedena hartu ondoren, laster iritsi zen Anaitasunaren gola 53. minutuan. Zelai erdian jokoa eten egin zuten falta batekin lezoarrek, baina gorrixek azkar jarri zuten jokoan baloia. Aramendik bakarrik jaso zuen baloia, eta bikain ikusi zuen Mikel Arzalluzek atzelarien bizkarrera egin zuen mugimendua. Atzelarien artetik pasea egin eta Mikel Arzalluzek baloia kontrolatu eta atezainaren aurrean iskin eginda, gol egin zuen.

Bi abagune garbi

Neurketa lasai joan zen, aukera gutxi izan ziren bat eta hutsekoaren ondoren, baina azken minutuetan Allerruk aurrera egin zuen puntu bat batzeko behar zuen golaren bila. 80. eta 82. minutuetan bi abagune garbi egin zituztelarik lezoarrek.

84. minutuan, Anaitasunak gizon bat galdu zuen. Aitor Zulaikak txartel gorria ikusi zuen eta hamar jokalarirekin amaitu behar izan zuen taldeak partida. Estutu egin zen neurketa, baina mutilek ondo jakin zuten neurketa irakurtzen. Ander Pastrianek, luzapenean, bi eta hutsekoa egiteko aukera ederra izan zuen Xabi Soraluzeren pase baten ondoren.

Hurrengo igandean, Añorgaren aurka jokatuko du Ohorezko Mailako taldeak, Rezola futbol zelaian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos