Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gabonetako Tailer Teknologikoak 10 eta 14 urte bitartekoentzat

'Musika eta Bideojokoa sortzen' izenburupean saioak urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira eta izen-ematea hilaren 22rako egin behar da

DV

AZKOITIA.

Domingo, 17 de diciembre 2017, 01:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gazte Astearen barruan, Gabonetako Tailer Teknologikoak antolatu dira 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat 'Musika eta Bideojokoa sortzen' izenburupean.

Jolastek proiektuaren barne izango da ekimena. Proiektuak, Urola Erdiko gaztetxoak teknologia berrietan trebatzea du xedea irakaskuntza metodologia kolaboratiboen bitartez.

Saioetan musika eta bideojokoak programatzen irakatsiko da Scratch eta Makey-Makey erabiliz. Tailerrak Elkargunean izango dira, bertako KZgunean eta LH5-6 eta DBH1-2 mailakoei zuzenduta daude, 10-14 urte bitartekoei, alegia.

Ikastaroak, metodologia kooperatiboen eta arazoetan oinarritutako metodologien bitartez zuzenduko dira. Ikastaro guztian zehar ikaskideen elkarlana sustatuko da, hauek taldean lan egiteko beharrezkoak diren abileziak landu eta praktikan jarriko dituztelarik .

Izen ematea

Elkargunean dagoen Gazte Informazio Bulegoan eman beharko da izena bihartik hilaren 22ra bitartean. Tailerrak 45 euro kostako dira. Udalak %25ean finantzatu du ekimena. Saioak urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango dira goizeko 9:00etatik 13:00era. Informazio gehiagorako: 943 02 60 27 eta www.jolastek.eus atarian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios