Borrar

Azkoitia

Futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute bihar

Ohorezko Erregional mailako mutilek 16:30ean eta Euskal Ligako neskek 18:00etan

S. U.

AZKOITIA.

Jueves, 16 de enero 2025, 20:12

Anaitasunako Ohorezko Erregional Mailako gizonen taldeak etxean jokatuko du bihar, larunbata, denboraldiko 17. jardunaldiko partida; Hernani izango du aurkari, 16:30etik aurrera, Txerloian. Euskal Ligako emakumezkoek ere bihar jokatuko dute etxean; Eibar C-ren aurka neurtuko dira 18. jardunaldian, 18:00etan, San Juan zelaian. Bai mutilek eta baita neskek ere porrotarekin hasi dute urtea; mutilek Mondra taldearen aurka galdu (2-0) eta neskek Hernaniren (0-2). Hala, asteburu honetan etxean hiru puntuak lortzea izango dute helburu.

Zuzendaritza batzorde berria

Bestalde, Pedro Urdapilleta presidente duen Zuzendaritza Batzordeak hamaikagarren urtea du klubaren agintaldian. Klubak gogorarazi nahi du Batzorde berria osatzeko deialdiak irekita jarraitzen duela eta kargua hartzeko asmoa duen talderik, edota horretarako intentziorik duen inor baldin badago, Pedro Urdapilletarekin jarri beharko du harremanetan: 605 775 794.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute bihar