Floreagako ikasle ohien batasunaren festa ospatuko da igande honetan
Bestalde, ikasturte berrirako aurrematrikula garaia bihar, urtarrilaren 28an, bukatuko da
JOAQUIN SUDUPE
azkoitia.
Jueves, 27 de enero 2022, 00:02
Floreaga Salestar Ikastetxeko ikasle ohien batasunaren festa ospatuko da igandean, urtarrilaren 30ean. Salestarrak Floreaga Ikastetxean 1938-1947 urteetan egon ziren euren lehen etapan eta orduko ikasle ohi ugari urtero elkartzen dira batasunaren festa ospatzera urtarrilaren amaieran.
Publicidad
San Joan Boscoren festa urtarrilaren 31n da, astelehenean. Igandean, urtarrilaren 30an izango da batasunaren festa. Meza izango da Floreagan 12:00etan eta ondoren talde argazkia aterako da.
Azken urteetan anaia-arteko bazkaria izan dute Hotel Loiolan, baina aurten, pandemiaren egoera dela eta, ez da egingo bazkari hori. «Ea hurrengo urtean», adierazi dute Floreagatik.
93 urte daramatza herrian
Floreaga Ikastetxeak 75. urtemuga ospatu zuen 2004-05 ikasturtean zehar. Horrela ba, Floreaga Ikastetxeak 93 urte daramatza Azkoitiko herriaren zerbitzura, tradizio luzea gordetzen duelarik belaunaldien oroitzapenean.
Azkoitiko Udalak sortu zuen Floreaga Ikastetxea 1929ko irailean, herriko heziketa beharrei aurre egiteko asmoan.
Hasieran La Salletar erlijiosoek zuzendu zuten eskola berria. Gero, 1934an herriko maisu batzuk aritu ziren irakasten eta 1935ean Manjonianoak. 1936an, gerra hasi zen.
1938an Azkoitiko Udalak Salestarrei eskatu zien Floreaga ikastetxea berriro irekitzeko. 1947ra arte egon ziren Azkoitian eskolan, aisialdiko ekintzetan, antzerkian, katekesian, eta abarrean lan handia eginez.
Publicidad
Azkoititik joan beharra izan zuten, gerraren ondorioz erlijiosoen eskasia zela eta. 1949an Merzedarioak etorri ziren Floreagara. 1982an Azkoitian Elizaren bi eskola zeuden, Floreaga eta Miserikordia eta 1983an sortu zen Floreaga berria, neska eta mutilentzat, Salestarren zuzendaritzapean, Karidadeko Alaben laguntzaz. 1984ko martxoaren 18an Ikastetxeko eraikin berria inauguratu zen.
Gaur, 'San José de Floreaga' Salestar Ikastetxea herriaren eskola da; herria da ikastetxearen jabea. Ikastetxearen titulartasuna Salestarrei dagokie, Azkoitiko udalaren eta Donostiako gotzaindegiaren eskaria onartuz.
Publicidad
Bestalde, Ikastetxean urtarrilaren 18an ireki zen irailean hasiko den ikasturte berrirako (2022-2023 ikasturtea) aurrematrikula garaia. Matrikulazio-aldi honek Haur Hezkuntza , Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleei eragiten die.
Izena emateko azken eguna, bihar, urtarrilaren 28a izango da. Informazio gehiago behar izanez gero, Ikastetxeko web-orria: www.floreaga.eus, Instagram: @floreagasalestar edo eta Facebook: https://www.facebook.com/floreaga.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión