Borrar
DBH 1ekoek Gaztelugatxe eta Gernikako azoka bisitatu zituzten.
Floreagako DBHko neska-mutilak ikas-bidaietan ibili dira

Floreagako DBHko neska-mutilak ikas-bidaietan ibili dira

Aste Santua iritsi baino lehenago ikas-bidaiak egin dituzte, hilaren 21 eta 24a tartean

JOAQUIN SUDUPE

AZKOITIA.

Jueves, 29 de marzo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aste Santua iritsi baino lehenago, Floreagako DBHko neska eta mutilek ikas-bidaiak egin dituzte, hilaren 21 eta 24a tartean. DBH 1ekoak Gorlizen izan ziren. Urdaibain dagoen Basondo animalien babeslekua bisitatu zuten. Gorlizen body boarden eta arku tiroan aritu eta farora paseoa egin zuten. Gainera Gaztelugatxe eta Gernikako azoka bisitatu zituzten.

DBH 2koak Bartzelona aldean ibili ziren. Zaragoza eta Montjuitch bisitatu zituzten asteazkenean. Ostegunean Camp Nouko bira egin, Zooa ikusi eta Ranbletan eta Bartzelonako alde zaharrean paseatzen aritu ziren. Gero Port Vellen ibili ziren. Ostiralean Port Aventurako jolas parkean gozatzeko aukeratu izan zuten.

DBH3 eta DBH4

DBH 3koak Murillo de Gállegon izan ziren (Zaragoza). Loarreko Gaztelu erromanikoa (XI. mendekoa) bisitatu eta jarraian ur kirolak izan zituzten bi egunez (rafting eta hidrospeed). Itzuleran Iruñeko alde zaharra, Udala eta Gazteluko Plazaren inguruak bisitatu zituzten.

DBH 4koak berriz; Madrilen eta inguruan ibili ziren lau egunez: Segoviara bisita, La Granjako Jauregia, Reina Sofia museoa (Gernika margoa ere ikusi zuten), Atotxako geltokia, Errege Jauregia, Borboien Madril ibilaldia, Santiago Bernabeuko bira, eta abar. Warner Bross Parke Tematikoak eman zion amaiera txangoari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios