Floreaga Ikastetxeak Ate Irekien bi jardunaldi antolatu ditu

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZKOITIA.

Hezkuntza eta ikasketa mailan ematen dituen aukerak ezagutarazteko, Floreaga Ikastetxeak Ate Irekien bi jardunaldi antolatu ditu. Lehenengoa bihar osteguna, 17:30ean gaztelaniaz eta 18:30ean euskaraz.

Bigarrena, urtarrilaren 29an, asteartea, 9:30ean gaztelaniaz eta 11:15ean euskaraz. Harrera ikastetxeko idazkaritzan. Bereziki, 2017. urtean jaiotako haurren gurasoentzat antolatzen dira (2019-20 ikasturtean bi urtekoen geletan egongo direnak). Lehendabizi, ikastetxearen antolaketa eta zerbitzuen berri emango da eta, jarraian, Haur Hezkuntzako gela eta inguru desberdinak ikusi eta lan-metodologia azaldu.