Finkatu dira aste osoko Atano III pilota txapelketako partiduak

Joan den astean hasi zen Gurea frontoian pilota txapelketa. /  ALEX
Joan den astean hasi zen Gurea frontoian pilota txapelketa. / ALEX

J.S.

Joan den astean hasi ziren XLV Atano III buruz buruko pilota txapelketako partiduak. Aste osoan, Gurea pilotalekuan, adin ezberdinetako pilotariak aritu ziren kanporaketako partiduetan. 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilak ari dira parte hartzen eta aurten; galtza zuriekin jokatzen ari dira partida guztiak. Datorren asterako, astelehenetik ostegunerarte, finkatu dira jokatu beharrekoak. Denak arratsaldeko 17:15ean hasiko dira eta egunez egun ondorengoak dira. Bihar 8 eta 12 urteko mutilen arteko 5 partida. Asteartean 11, 12 eta 13 urteko nesken bi partida. Asteazkenean, 9 urteko neska mutilen arteko 8 partida eta ostegunean, 11 urteko mutilen arteko 3 partida