Borrar
Festak alai doaz Floreagan

Festak alai doaz Floreagan

Martes, 30 de abril 2019, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Floreagako festak azken txanpan sartzen ari dira. Gaur 21:00etan, bertso afaria izango dute Floreagako tabernan 25 euroan. Bertsolariak Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze izango dira eta Lutxurdio eta Olarte trikitilariek girotuko dute saioa. Gaueko 22:00etan, Gazte gaua txosnan. Asteazkenean, 11:00etan, Gurutzetxoko XXXVII. Krossa ospatuko da. Izen ematea 9:30etik 10:45era Floreagako tabernan. 14:00etan, bazkaria Floreagako tabernan (943 083 854), paella eta oilaskoa Laja eta Alabier trikitilariek girotuta. 17:00etan, Zelailuzeko zezenak eta pottokak. 18:00etan, buruhandiak Floreagako kaleetan zehar eta 20:00etan, festen amaierako txupinazoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios