Festa hasi baino lehen, kirolak ere bere protagonismoa izango du

Martittera igoera egingo da herriko plazatik abiatuta. /  SUDUPE
Martittera igoera egingo da herriko plazatik abiatuta. / SUDUPE

Larunbatean, Martittera igoera eta Xabier Sagarzazuren oroimenez, XXII. Andra Mari Futbol Saria jokatuko dira

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Festa hasi baino lehen, kirolak ere bere protagonismoa izango du. Larunbatean, goizeko 11:00etan, Martittera igoera egingo da herriko plazatik abiatuta. Ohi den bezala, Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak antolatutako lagun arteko igoera da. Izen ematea doan, egunean bertan, 10:00etatik 10:45era, herriko plazan izango da.

Gogorarazi, txirrindularitzarekin jarraituz, datorren asteartean, abuztuak 14ean, goizeko 09:00etan, eliz ataritik abiatuta, IX. Jokin Ormaetxea jubenil mailako txirrindularitza lasterketa jokatuko dela. Hau, Euskal Herriko Trofeoa da eta helmuga plaza Berrin izango du.

Bestalde, arratsaldeko 18:00etan, Txerloiko futbol zelaian, Xabier Sagarzazu zenaren oroimenez, XXII. Andra Mari Futbol Saria jokatuko da. Oraingo honetan, C.D. Anaitasuna eta S.D. Beasain taldeak arituko dira lehian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos