Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

'Faisaien irla' eta 'Una película de Minecraft' filmak, asteburuan Baztartxo aretoan

S. U.

Azkoitia.

Viernes, 25 de abril 2025, 20:51

'Faisaien irla' eta 'Una película de Minecraft' filmak eskainiko dituzte asteburu honetan Baztartxon. 'Faisaien irla' gaur, larunbata, eta bihar, igandea, 19:30ean, eta astelehenean 20:00etan eskainiko da. «'Faisanen irla' jabe-tza partekatua duen munduko eremurik txikiena da. Urtearen erdia Espainiako estatuarena da, eta beste erdia Fran-tziakoarena. Bidasoa ibaiaren erdian dago, bi estatuak banatzen dituen muga naturalean. Laidak eta Sambouk, bertako bikoteak, uhartearen aurretik paseatzen dute. Bat batean, bi pertsona ikusi dituzte igerian ibaia gurutza-tzen, beste aldera iristen saia-tzen. Egun batzuk beranduago hilotz bat agertuko da uhartearen jabetza aldaketa egin bitartean. Nork hartuko du haren ardura?», aurreratzen du sinopsiak.

Asier Urbietak zuzendutako filmaren aktoreak Itziar Ituño, Jone Laspiur, Sambou Diaby, Jon Olivares, Josean Bengoetxea, Aia Kruse, Ibrahima Kone, Ximun Fuchs eta Rodonny Perriere dira.

'Una película de Minecraft' igandean eskainiko da 17:00etan. Jack Black, Jason Momoa, Danielle Brooks, Jennifer Coolidge eta Emma Myers dira, besteak beste, bideojoko ezagunean oinarritutako fantasiazko filmaren protagonistak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Faisaien irla' eta 'Una película de Minecraft' filmak, asteburuan Baztartxo aretoan