Euskarazaleek plaza bete zuten

Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta DBHko ikasleak kalejiran joan ziren plazaraino. /  SUDUPE ARGAZKIAK
Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta DBHko ikasleak kalejiran joan ziren plazaraino. / SUDUPE ARGAZKIAK

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo goizean Azkoitiko ikastetxetako ikasleek plaza bete zutelarik

JOAQUIN SUDUPE AZKOITIA.

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo goizean Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko LH eta DBHko ikasleek. Herriko plazan elkartu eta bete zuten euskarazaleak. «Euskaraz» irakur zitekeen udaletxetik zintzilikatu zuten pankartan, eta bertatik «zuetariko gehienok euskaraz bizitzeko aukera duzue, eskolan, etxean eta kalean. Badira, ordea, zuen artean ere ama-aitekin edo aiton amonekin euskaraz hitz egin ezin dutenak, haiek ez dakitelako. Azkoitian, Gipuzkoan, Euskal Herrian bizita, ez al da hori tristea? Azkoititik kanpo ere, toki askotan kosta egiten da euskaraz entzutea. Eta guk euskarari hegoak eman nahi dizkiogu, txoko guztietara iritsi dadin», esan zien Azkoitiako alkateak.

Manifestua

Arratsalderako, Euskara Mahaiak Euskaraldiaren itxiera ekitaldirako gonbitea luzatu zien herritar guztiei. Ekitaldia egin zuten plazan eta bertan, besteak beste, Euskaraldiaren amaierarako prestaturiko manifestua irakurri zuten.

 

Fotos

Vídeos