Borrar

Azkoitia

Euskaraldiaren Gune Ibiltaria gaur iritsiko da Azkoitira

E. A.

AZKOITIA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26

Herriz herriko Euskaraldiaren Gune Ibiltaria gaur iritsiko da Azkoitira. 17:00etatik 20:00etara Parrokia aurrean izango da. Karpa bat jarriko dute eta kamisetak, poltsak, banderatxoak eta bestelakoak egongo dira salgai, musikak gune girotzen duen bitartean. Halaber, Euskaraldiaren inguruko informazioa emango da.

Izena emateko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, belarriprest edo ahobizi rola hartu ahal izateko, maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketa kolektiboan parte hartuz.

Txapa banaketa

'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean ospatuko den aurtengo ediziorako ahobizi eta belarriprest txapen banaketa egingo da datozen egunetan Herriko plazan.

Honakoak izango dira banaketa egunak eta ordutegiak Azkoitian:

Larunbatean, maiatzaren 10ean: 11:30etik 13:30era; eta maiatzak 12, 13 eta 14an, berriz, 12:00etatik 13:00era eta 17:30etik 19:30era.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren Gune Ibiltaria gaur iritsiko da Azkoitira